Ados Teatroa - Antzerki Konpainia

'Inor ez dago urrun'

'Inor ez dago urrun'

Giza Eskubideak Eszenara 2023

Ekoizpena 2023

Bidebitarte Kooperatiba eta Ados Teatroa

Zuzendaritza Eszenikoa

Garbi Losada

Proiektu Diseinua

Jose Antonio Vitoria

Giza Eskubideak Eszenara 2023 kartela

Hizkuntza

Gaztelera

Website

Derechos Humanos a Escena

Dossier 2023

Pobrezia, etxegabetze edo ahultasun ekonomikoan dauden pertsonekin egindako sormen prozesua

Laguntzaileak:

Programa Innova Cultural Nafarroako Gobernua Iruñeako Udala Gipuzkoako Foru Aldundia

Kolaboratzailea


Zizur Nagusiko Udala
Giza Eskubideak Eszenara 2023

Kalerako edo antzerkirako ez diren espazioetarako diziplina anitzeko performancea da, Bidebitartek eta Ados Teatroak elkarrekin ekoitzia, gizarteak aporofobiaren fenomenoaren inguruan duen ikuspuntuari buruz hausnartzen duena.

Pobrezia edo etxegabetasuna ez dira inoren berezko ezaugarriak, baizik eta faktore askoren ondorioz irits daitekeen egoera bat. Pobrezia forma berri asko daude, besteak beste, unibertsitarioak, lana duten baina etxebizitza bat eskuratzeko adina irabazten ez duten pertsonak, edo bat-batean lanik gabe dauden gurasoak. Inor ez dago pobreziatik edo bere burua kalean ikustetik salbu. Inor ez dago (gaude) urrun. Nahikoa da kontrako zirkunstantzia batzuk bata bestearen atzetik kateatzea.

Arte eszenikoetako eta plastikoetako profesionalek, pobrezia edo etxegabetasun egoeran dauden pertsonekin elkarlanean egina, antzerki-emanaldian zuzeneko bi obra plastiko sartzen dira: artista plastiko batek egindako murala, eta ebanista batek hondakin materialekin aulki batzuk eraikitzea. Ekintza huek, zahurgarritasun ekonomikoko edo etxegabetasuneko egoeran dauden bost aktorek garatutako ekintza dramatikoan txertatzen dira. Lan-metodologiak baterako sorkuntza kulturala erabiltzen du gizarteak kolektibo hori positiboki ikusarazteko eta eraldatzeko tresna gisa, eta ahalduntze-prozesuak sortzeko.

"Nadie está lejos" diziplina anitzeko proiektuak, halaber, ekoizpen propioko 45'-ko dokumental baten proiekzioak proposatzen ditu. Bertan, Iruñeko PARIS 365 jangela solidarioaren erabiltzaile talde baten esperientzia jasotzen da, "Aporofobia STOP" ikuskizunaren sormen prozesuan parte hartu zutenak. Ikuskizunak Antzerkin Sozialaren Ars Mediterranea 2022 Saria jaso du, eta urte osoan zehar, ikuskizuna sortzearekin eta erakustearekin batera, jantokiko erabiltzaileen bizitzak eta sortze-prozesuaren faseak erakusten dizkigu, lehen bileretatik azken antzezpenetara, prozesuak berak pertsona horiek nola eraldatzen dituen ikusteko aukera emanez. Dokumentala Donostiako azken Giza Eskubideen Nazioarteko Zinemaldian estreinatu zen.


Dokumentalaren trailerra [ES]

Youtube-n ikusi
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023
Giza Eskubideak Eszenara 2023