Ados Teatroa - Antzerki Konpainia

Xuxurlariak

Xuxurlariak

Kartelean

Ekoizpena 2011

Ados Teatroa

Zuzendaritza

Jose Antonio Vitoria eta Garbi Losada

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa eta Hungariera.

Xuxurlariak kartela

Gaztelerazko bertsioa

Susurradores (2011)

Kale-antzerki ibiltaria,
parte-hartze poetikoa

Xuxurlariak

Parte-hartze poetikoa erabiltzen dute Xuxurlariek. Talde honek, ahoz entzukoaren bitartez, giza komunikazio bizipen bat sortzeko asmoarekin eta bizi garen munduaren abiadura moteldu nahian, poesia gure bizitzetan bat-batean sartzeko eskubidea aldarrikatzen du.

Ekintza honek, hitzaren transmisio pertsonalean oinarrituriko metafora poetikoa proposatzen du, gizakiak komunikazioaren aurrean duen zailtasunari aurka egiteko intentzioa azpimarratuz. Pertsonen arteko zubi hori, hodi luze batzuen bitartez gauzatzen da, jendearen belarrietara olerki sekretuak xuxurlatuz.

Taldea osatzen duten pertsonak bat-batean agertzen dira leku publikoetan; kaleen iskanbila edo kafetegien zurrumurruen artean, geltoki, merkatu edota festen erdian...

Hiritar eta xuxurlarien arteko ustekabeko elkartze horrek komunikazio esperientzia poetiko eta "gizatiartua" sortzen du, non gizakiak gauzen neurria hartzen duen berriz, minutu zoriontsu bat jasotzen duen bitartean.

Xuxurlariak
Xuxurlariak
Xuxurlariak
Xuxurlariak
Xuxurlariak
Xuxurlariak
Xuxurlariak