Ados Teatroa - Antzerki Konpainia

Ados Teatroa

Antzerki Konpainia

2010

La guerra de los Rose

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

La guerra de los Rose La guerra de los Rose La guerra de los Rose

Carlos Sobera

Mar Regueras

Koldo Losada

Xabi San Sebastián

Sinopsia

Bikote zoriontsu bat, familia diruduna, bizitza sozial bikaina... Rose senar-emazteak bikote ezin hobea zirudien... Ezagutu, maitemindu eta ezkondu ziren... Baina hamabost urte beranduago...

La guerra de los Rose kartela
Estreinaldia

2010eko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa, Arequipa, New Atlantis eta Pentación

Hizkuntzak

Castellano

Informazio gehiago
La guerra de los Rose

Ezkonduen bananketetan adituak diren abokatuek, bikoteen artean sortzen diren hikamikak baino gauza zital eta bortitzagorik ez dagoela diote. Garai batean betirako maitasuna zin egin zutenen arteko gorroto eta pozoia azaleratzen delako. Eta hau izan da, hitzez hitz, Rose bikotearen artean gertatu dena.

Rose-n artean sortzen diren gatazkak berehala neurri jasanezinetara iristen dira. Menperatze borroka baten aurrean gaude, eragindako kalte eta erasoz betetakoa. Pertsonaiek, batzuetan, psikopaten portaera erakutsiko dute.

"Asko maite zaitut, baina oraindik gehiago gorroto zaitut" izan daiteke historio honen ondorioa. Hasieran drama bat dirudienak, sexuen arteko gatazkaren inguruan hitz egiten duen komedia da.

Irrifarrea batzuetan, tragedia beste batzuetan. Bata edo bestearen aldean jarri gaitezke eta momentu batzuetan gainera, errudun sentitu bikotearen sufrimenduarekin gozatzen dugulako. Besteetan berriz, bikotea elkarrekin egoteko gurarekin begiratuko dugu ikuskizuna.

2010

Einstein, Italiarrean

Garbi Losada eta J.A. Vitoriak idatzia. Garbi Losadak zuzendua.

Einstein, Italiarrean Einstein, Italiarrean Einstein, Italiarrean

Mikel Sarriegi

Alvaro Garaialde

Koldo Losada

Iñigo Arambarri

Sinopsia

2005. urtean, EINSTEIN ikuskizun elkarreragile bezala sortu genuen, Valentziako Arte eta Zientziako Principe Felipe museoan antzezteko. Hilabete oso batez han egon eta 2007. urtean estatu osoan giran ibili ginen. 2008. urtean Ertamerika eta Iparramerikako zazpi lurraldeetan antzeztu genuen. Guztira 300 emanaldi baino gehiago egin genituen.

Einstein, Italiarrean kartela
Estreinaldia

2010eko Otsaila

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Einstein, Italiarrean

Jatorrian, leku txikietarako eta talde murriztuei bideratuta zegoen ikuzkizuna. Baina 2010. urtean, bertsio berri bat sortu genuen, italiar erara, antzerki eta ohiko lekuetan antzezteko.

1905. urtean, Berna hiriko bulego batean lana egiten zuen fisikari gazte batek, argiaren natura, atomoen exisentzia eta erlatibotasunaren teorian oinarritutako artikulu batzuk argitaratu zituen. Albert Einstein zuen izena. Gaur egun, mende baten ostean, harrigarria iruditzen zaigu 26 urteko gazte batek hain lan garrantzitxua argitaratu izana. Liluragarria izan zen mundua begiratzeko modua nola aldatu zuen; argiaren naturak egungo telebistak, laser izpiak, diskoak edota zelula fotoelektrikoak eragin ditu. Einsten-ek garatutako atomoen teoria fisikoak fisika nuklearrari ireki zion atea; bere ustez, masa eta energia bata bestean eraldatu zitekeen. Guztiz sinestezina izan zen pertsona bakar batek hau guztia urte batean egin ahal izana. Horregatik, ikasle txar baina zientzilari ikaragarri honi egin diogun homenaldia ikuskizun hau izan da.

Haurrei zuzenduriko Einsteini buruzko ikuskizunen bat egin ahal daiteke? Guk baietz uste dugu. Haurrek galdera ugari egiten dituzte eta erantzun argi eta sinesgarrien bila aritzen dira. Adibidez...

Zerk eusten ditu eguzkia eta planetak espazioan? Zergaitik izarrak ez dira erortzen? Zeruaren atzean zerbait al dago? Zer da denbora?

Hauek izan ziren garai batean umeek Alber Einsteni egin zizkioten galderak eta gaur egun, seguruenik egin ziezazkioketenak, bere teoriek galdera hauei erantzuten baidizkiete. Ikuskizun honek, gure haurrak Eisteinekin harremanetan jarri nahi ditu. Matematika, fisika eta espazioaren inguruan era dibertigarri eta liluragarrian murgilduz.

Eistein, gauza serioei buruz hitz egiten duen ikuskizun dibertigarria da. Bigarren bertsio bat egin genuen. Honako hau, toki berri batean egokitu genuen; antzoki elementuak (eszenografia, argiztapena eta efektu bereziak) agerpen handia hartu zuten, emaitza ikusgarria lortzeko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, jatorrizko bertsioan bezala, ikuskizunak izaera baikorra mantendu zuen.

Hasiera batean, EINSTEIN talde txikiei zuzenduriko espazio murriztu batean antzeztu zen. (300 antzezpen baino gehiago EAE an, estatuan eta atzerrian). Geroago, ikuskizuna "italiar modura" moldatzea erabaki genuen antzoki eta ohiko espazioetan egin ahal izateko.

Bertsio berriak hasierako proposamenaren izaera intimistari eutsiko zion baina espazio berri bat moldatuaz. Honek behar berri batzuk dakartza eszenaratzeari dagokionez, non elementu eszenikoek (eszenografiak, argistapenak eta efektu bereziek) presentzia handiago hartuko zuten, baldintza berriek eskatzen zuten ikusgarritasuna lortu ahal izateko.

Funtsean, honen guztiaren inguruan oinarritu zen moldaketa berria. Beste guztiari dagokionez, ikuskizunak harreman interaktibo bera mantendu zuen zientzialariarekin biltzera joan ziren haurrekiko.

2009

Emotikon

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

Emotikon Emotikon Emotikon

Sinopsia

Emotikon sentimen abentura bat da. Errealitatea "ikusteko" beste era bat. Zuntz arkitektura gune baten barruan antzerki esperientzia bat proposatzen digu Emotikon ikuskizunak. Argirik gabeko unibertso baten barnean murgiltzen gaitu, ikusmenean oinarritutako begiratzeko modua aldatzera bultzatu araziz.

Emotikon kartela
Estreinaldia

2009ko Maiatza

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Emotikon

Emotikon-ek entzumen, usaimen, dastamen eta ukimen sentsazioetan barneratzen gaitu, gizaki guztiok garunean barneratuta dauzkagun oinarrizko emozioen bila. Munduaz berriro jabetzera behartzen gaitu. Nor bere zentzuen jakinaren gainean jartzen gaitu, bakoitzaren barnealdera garraiatu araziz.

Nazioarteko Festibalak: 2009 Leioako Umore Azoka, Festival TAC de Valladolid, Fira de Tarrega eta Molina de Segura. 2010 Festival Rompeolas - Donostia, FITEI (Oporto), Santander-Cursos de Verano-UIMP eta ARCA-Aguilar de Campóo. 2011 Greenwich & Docklands Festival - London.

2008

Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela

Lierni Fresnedo

Ainhoa Aierbe

Kandido Uranga

Sinopsia

Isabelek, gaueko irratsaio batetako esatariak, errealitatean jasotzen diren gertakari eta istorioak ikertu eta bere entzuleei kontatzen dizkie ondoren. Egun batean, desagertu egiten da inolako arrastorik utzi gabe. inork ez daki non dagoen, ezta ihes egin edota norbaitek eraman duen ere. Bizirik ote dagoen ere ez daki inork.

Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela kartela
Estreinaldia

2008ko Urria

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela

Norbaitek, bere gauzen artean, egun batzuk lehenagoko egunkarian azaldutako iragarki bitxi baten egunkari-zatia topatuko duen arte:

"Lola ikusten baduzu, esan aberatsa dela".

Isabel, Lolaren arrastoaren atzetik abiatu ote da? Ezagutu egiten al du? Gehiegi dakielako desagertu ote da?

2007

El jefe de todo esto

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

El jefe de todo esto El jefe de todo esto El jefe de todo esto

Oscar Terol

Koldo Losada

Elena Irureta

Dorleta Urretabizkaia

Mila Espiga

Josean Bengoetxea

Carlos Nguema

Sinopsia

Enpresa informatiko baten jabea bere negozioa saldu nahian dabil, baina arazo bat konpondu beharko du lehenengo; enpresa sortu zuenean, nagusi faltsu bat asmatu zuen, El jefe de todo esto. Urteetan zehar, perstonaia horren atzean deseroso eta gustoko ez zituen erabaki asko hartzeko ezkutatu izan da.

Lars Von Trier-en filmean oinarritua.

El jefe de todo esto kartela
Estreinaldia

2007ko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
El jefe de todo esto

Orain, erosleek nagusiarekin zuzenean hitzegin nahi dutenean, benetako jabeak aktore bat kontratatuko du enpresa-buruarena egin dezan. Horrela gainera, bere sei langileak kaleratu ahal izango ditu. Langileek nagusiarekin lehendabiziko kontaktu fisikoa izango dute; orain arte posta elektronikoz soilik ez baitziren hitz egiten. Bakoitzari gauza desberdinak esan ohi dizkio, beraz, aktorearen inprobisatze lana handia izango da.

Denbora pasa hala, aktorea bere nortasun berri horrekin gustorago egongo da eta ezin izango du berak sortu duen perstonaia alde batera utzi.

2006

El vendedor de tiempo

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

El vendedor de tiempo El vendedor de tiempo El vendedor de tiempo

Koldo Losada

Lierni Fresnedo

Carlos Nguema

Ainhoa Aierbe

Joseba Morrás

Txori García Uriz

Dorleta Urretabizkaia

Aintzane Crujeiras

Sinopsia

Fernando Trias de Bes-en best sellerean oinarritutako komeria musikala dugu El vendedor de tiempo. Ekonomiari buruzko saiakera da, tonu dibertigarri batean idatzia. Hausnarketa egiteko gonbidapena da; gure gauza baliogarriena berreskuratzeko deia da: gure denbora, gure bizitza.

Fernando Trías de Bes-ek idatzitako liburuan oinarritua

El vendedor de tiempo kartela
Estreinaldia

2006ko Maiatza

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
El vendedor de tiempo

Gizon arrunt batek bere 35 urteko hipoteka kentzeko gustoko ez duen lanpostu batean lana egin behar du. Gauza normala da hau, jende askok egin behar duena. Baina gure protagonistak afizio arraro bat du, txikitatik gustoko duen ia obsesio bat: buru gorriko inurrien ikerketa.

"Nire denboraren jabe izatea gustatuko litzaidake" esaten zuen gizonak. Baina egun batean, nazkatuta, agortu duen denbora berreskuratzeko zerbait egitea erabakiko du. Inork sinesten ez duen negozio bat sortuko du: denbora salmenta.

2005

Einstein

Garbi Losada eta J.A. Vitoriak idatzia eta zuzendua. Garbi Losadak zuzendua.

Einstein Einstein Einstein

Koldo Losada

Alvaro Garaialde

Mikel Sarriegi

Sinopsia

Zergaitik izarrak ez dira erortzen?

Ikuskizun honek, gure haurrak Eisteinekin harremanetan jarri nahi ditu. Matematika, fisika eta espazioaren inguruan era dibertigarri eta liluragarrian murgilduz.

Einstein kartela
Estreinaldia

2005

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Einstein

Jatorrian, leku txikietarako eta talde murriztuei bideratuta zegoen ikuzkizuna. Baina 2010. urtean, bertsio berri bat sortu genuen, italiar erara, antzerki eta ohiko lekuetan antzezteko.

1905. urtean, Berna hiriko bulego batean lana egiten zuen fisikari gazte batek, argiaren natura, atomoen exisentzia eta erlatibotasunaren teorian oinarritutako artikulu batzuk argitaratu zituen. Albert Einstein zuen izena. Gaur egun, mende baten ostean, harrigarria iruditzen zaigu 26 urteko gazte batek hain lan garrantzitxua argitaratu izana. Liluragarria izan zen mundua begiratzeko modua nola aldatu zuen; argiaren naturak egungo telebistak, laser izpiak, diskoak edota zelula fotoelektrikoak eragin ditu. Einsten-ek garatutako atomoen teoria fisikoak fisika nuklearrari ireki zion atea; bere ustez, masa eta energia bata bestean eraldatu zitekeen. Guztiz sinestezina izan zen pertsona bakar batek hau guztia urte batean egin ahal izana. Horregatik, ikasle txar baina zientzilari ikaragarri honi egin diogun homenaldia ikuskizun hau izan da.

Haurrei zuzenduriko Einsteini buruzko ikuskizunen bat egin ahal daiteke? Guk baietz uste dugu. Haurrek galdera ugari egiten dituzte eta erantzun argi eta sinesgarrien bila aritzen dira. Adibidez...

Zerk eusten ditu eguzkia eta planetak espazioan? Zergaitik izarrak ez dira erortzen? Zeruaren atzean zerbait al dago? Zer da denbora?

Hauek izan ziren garai batean umeek Alber Einsteni egin zizkioten galderak eta gaur egun, seguruenik egin ziezazkioketenak, bere teoriek galdera hauei erantzuten baidizkiete. Ikuskizun honek, gure haurrak Eisteinekin harremanetan jarri nahi ditu. Matematika, fisika eta espazioaren inguruan era dibertigarri eta liluragarrian murgilduz.

Eistein, gauza serioei buruz hitz egiten duen ikuskizun dibertigarria da. Bigarren bertsio bat egin genuen. Honako hau, toki berri batean egokitu genuen; antzoki elementuak (eszenografia, argiztapena eta efektu bereziak) agerpen handia hartu zuten, emaitza ikusgarria lortzeko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, jatorrizko bertsioan bezala, ikuskizunak izaera baikorra mantendu zuen.

Hasiera batean, EINSTEIN talde txikiei zuzenduriko espazio murriztu batean antzeztu zen. (300 antzezpen baino gehiago EAE an, estatuan eta atzerrian). Geroago, ikuskizuna "italiar modura" moldatzea erabaki genuen antzoki eta ohiko espazioetan egin ahal izateko.

Bertsio berriak hasierako proposamenaren izaera intimistari eutsiko zion baina espazio berri bat moldatuaz. Honek behar berri batzuk dakartza eszenaratzeari dagokionez, non elementu eszenikoek (eszenografiak, argistapenak eta efektu bereziek) presentzia handiago hartuko zuten, baldintza berriek eskatzen zuten ikusgarritasuna lortu ahal izateko.

Funtsean, honen guztiaren inguruan oinarritu zen moldaketa berria. Beste guztiari dagokionez, ikuskizunak harreman interaktibo bera mantendu zuen zientzialariarekin biltzera joan ziren haurrekiko.

2004

Como agua para chocolate

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

Como agua para chocolate Como agua para chocolate Como agua para chocolate

Tania de la Cruz

Antonio Castro

Martxelo Rubio

Koldo Losada

Mila Espiga

Iñake Irastorza

Esther Uria

Ana L. Villate

Javi Tolosa

Elisa Marinas

Celes Gutiérrez

Sinopsia

Como agua para chocolate esaera mexikar oso ezaguna da. Nolabaiteko kontrola galtzeko harriskuaren aurrean erabiltzen da. Txololatea urtzeko tenperatura zehatza behar dela adierazten du. Ura hotzegi badago, txokolatea ez da ongi nahasiko eta inork ezingo du dastatu. Ura beroegi badago, ordea, txokolatea erreko da eta zapore txarra hartuko du.

Como agua para chocolate kartela
Estreinaldia

2004ko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano

Informazio gehiago
Como agua para chocolate

Tita eta Pedro, historioaren protagonistak, eztabaida horrekin bizi dira. Maitemindurik daude baina maitasun hori ezinezkoa da. Tradizioak dioenez, alaba gazteenak amarekin bizi beharko du hau hil arte. Eta hau izango da Titaren betebeharra. Horregatik, Pedro, bere maitearen ahizparekin ezkonduko da Titaren aldamenean egoteko.

Titak erabaki hori ontzat hartuko du eta bere sentimenduak eta emozioak bere jakien bitartez adierazten hasiko da; hau izango da Titak Pedrorekin harremanetan jartzeko duen modu bakarra.. Sukaldea orduan, bi maitaleen bitartekoa bihurtuko da.

2004

El Decameron

Garbi Losada eta Jose Antonio Vitoriak egokitua

El Decameron El Decameron El Decameron

Javi Barandiaran

Joxean Bengoetxea

Aitor Fernandino

Alvaro Garaialde

Xabi San Sebastián

Sinopsia

1348. urtean izurriak Florentzia hiria hondatuko du. Honek, Boccaccioren lanik garrantzitxuena eragingo du: Decameron.

El Decameron kartela
Estreinaldia

2004ko Ekaina

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano

Informazio gehiago
El Decameron

Bertan, lagun talde bat hiriaren kanpoaldeko etxe batean babestuko da gaixotasuna urrundu arte. Bitartean, txandaka, ipuinak kontatuko dizkiete elkarri denbora pasatu nahian.

Ikuskizuna, protagonismo handia hartuko duten historio hauetan datza. Bost aktore, bilutsik, pertsonaia desberdinen paperetan murgilduko dira; arropaz, ahotsez, adinez edo sexuz aldatzen diren heinean.

2003

Las mujeres de verdad tienen curvas

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

Las mujeres de verdad tienen curvas Las mujeres de verdad tienen curvas Las mujeres de verdad tienen curvas

Lilliam Kouri

Saskia Guanche

Sara Cózar

Edelweiss Hernández

Mª Isabel Díaz

Leticia Martín

Yeyé Báez

Sinopsia

Hiri bat. Emigrante auzo bateko joste tailer batean, bizitza maite duten bost emakume lodi lanean ari dira. Heuren arazoei, beldur eta itsaropenarekin begiratzen diete, baita umore-senarekin ere. Hau da Las mujeres de verdad tienen curvas obraren oinarria.

Josefina Lopez-en "Real women have curves" obran oinarritua.

Las mujeres de verdad tienen curvas kartela
Estreinaldia

2003ko Apirila

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano

Informazio gehiago
Las mujeres de verdad tienen curvas

Gure bertsioak emigrazioaren egunerokoa azpimarratu nahi izan du, emakumezkoen ikuspuntutik eta obraren umorezko alderdia bultzaturik. Horreterako, estatuaren edozein hiri haundi batean, Madril, Bartzelona, Valentzia edo Bilbo hirietan egokitu genuen obra. Protagonisten nazionalitatea aldatu genuen; jatorrizkoan mexikarrak ziren, gure proposamenean, kubatarrak ordea.

Guzti honekin, Real women have curves bost emakume emigrante lodi batzuen historio bihurtu zen. Egunetik egunera beraien tailerra irekita mantentzeko lanean dauden bitartean, beraien gauzataz hitz egiten pasatzen dituzte egunak; beraien senar, maitale, seme-alaba eta etorkizuneko ametsei buruz, alegia.

Ikusle eta kritikoen artean arrakasta handia izan zuen. Giran 2006. urteko bukaera arte. Madrilen denboraldia eta hiru hilabetez Bartzelonako Poliorama Antzokian.

2003

Kikirisalda, Barrearen sukaldariak

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

Kikirisalda, Barrearen sukaldariak Kikirisalda, Barrearen sukaldariak Kikirisalda, Barrearen sukaldariak

Mila Espiga

Vito Rogado

Pilar Guerra

Belén Cruz

Javi Barandiaran

Alvaro Garaialde

Juan Andrés Moreno

Sinopsia

Kikirisalda kalean antzezteko sortutako ikuskizuna da. Leioako Umore Azokarekin batera ekoiztu genuen. Edozein momentutan antzerkiaz gozatzeko gogotsu dagoen ikuslegoari eta bereziki, antzerkia gustoko ez dutenei zuzendua, hauek harritzeko asmoarekin.

Kikirisalda, Barrearen sukaldariak kartela
Estreinaldia

2003ko Maiatza

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Kikirisalda, Barrearen sukaldariak

Sukaldaritza eta barrea nahastu genituen. Gure zazpi sukaldari, "irrifarraren sukaldariak", prestatu duten zopa dastatzen dutenean, osagai bat falta zaiola konturatzen dira: irrifarra bera. Bizkor-bizkor, hartu burruntzaliak, lapikoak eta koilara handiak, utzi sukaldeko segurtasuna, eta gure sukaldari ausartak osagarri preziatuaren bila irtengo dira plaza, kale, kalexka eta kalezulo guztietan barrena.

Zopa hoztu aurretik itzuli beharko dute eta, hartara, denek gozatuko dute haren barre, irribarre eta algaren gozoa.

2002

John Wayne-ren laguna

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

John Wayne-ren laguna John Wayne-ren laguna John Wayne-ren laguna

Koldo Losada

Martxelo Rubio

Teresa Calo

Tessa Andonegi

Mila Espiga

Aintzane Gamiz

Javi Tolosa

Javi Barandiaran

Sinopsia

Gizon zertxobait atzeratu batek bizitzaz daukan ikuspegia, umorea eta samurtasuna bat eginik. Xantik, nahi gabe ere, beste era batera ikusten ditu gauzak. Harentzat, bizimodu arruntaren konkista abentura handia da; zorionez, John Wayneren laguntza du, zerutik.

John Wayne-ren laguna kartela
Estreinaldia

2002ko Martxoa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
John Wayne-ren laguna

Bere ama hil ondoren, bere anai heldua den antzerki zuzendariarekin bizitzera joatea da Xantiren helburua. Anaia, bakartasunari buruzko ikuzkizun bat estreinatzera dihoa.

Bere alter egoa eta cowboy bakarti eta ausarta den John Wayne-ekin batera, Santi pertsonai autonomo batean bihurtuko da, erronka txikiak pixkanaka lortzen eta gizartaratzen. Era berean, munstrokeriak sortzen duen isolamenduaz jabetuko da.

Sariak: Garbi Losada - Primer Premio Directoras de Escena 2003 - Torrejón de Ardoz, Premio Donostia de Teatro 2003, Premio Ercilla 2002 - Mejor Producción Vasca eta Garbi Losada - Finalista Mejor Autor 2003 - Premio Teatro Rojas.

2002

Kokoroko

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

Kokoroko Kokoroko Kokoroko

Gorka Otxoa

Miren Ibarguren

Sinopsia

3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago Kokoroko ikuskizuna. Bertan, bi oiloen abenturak kontatzen dira. Arraultza-oskoletik atera berri dira eta mundua ezagutzeko bidean daude.

Nominazioa - Mejor Autor en Euskera
Premios Max 2003

Kokoroko kartela
Estreinaldia

2002ko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Kokoroko

Bi oilo hauek bizitzaren galdera garrantzitsuei erantzuna ematen saiatuko dira eta horretarako, gure proposamena textu gutxiko ikuskizuna egitea izan zen. Clown antzera, maskarekin agertuko dira gure bi animaliak, oiloen jokaerak, keinuak eta mugimenduak azpimarratuz.

Jokaera hauen bitartez, ikuskizun ero eta dibertigarri baten aurrean egongo gara.

2000

Gus eta Gas

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua. Umeei zuzenduriko ikuskizuna.

Gus eta Gas Gus eta Gas Gus eta Gas

Ana Elordi

Itziar Urretabizkaia

Vega Iguarán

Sinopsia

Zer da arrazekeria? Zergatik ote da? Hauek dira gure gizarteko umeek egiten dituzten galdera horietako batzuk.

"Gus eta Gas" ikuskizuna, umeentzat zuzendua, horrelako galderei erantzuna emateko beharretik sortzen da.

Premio Max de las Artes Escénicas 2001

Gus eta Gas kartela
Estreinaldia

2000ko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Gus eta Gas

Badakigu galdera hauei erantzutea ez dela batere erreza eta, askotan, erantzunaren bila gabiltzala, geure beldur eta aurreritzien aurka aurkitzen garela. Bestaldetik, erantzunik gabe ezin ditugula utzi ere badakigu.

Oso desberdinak diren bi arratoien abenturak kontatzen dira bertan. Guztiz desberdinak dira: bai kolorean, jokaeran eta baita pentsatzeko eran ere. Baina elkarrekin bizitzeko beharra dute.

Gus, arratoi txuri bat da, ikasia, zulodun gazta baten jabea da eta beti segurtasunaren bila dabilena. Bere ohiturak aldatzea asko kostatzen zaio eta gauza berriei beldur die. Oso mesfidatia da.

Gas, ordea, kale-arratoi beltza da eta gose, hotz eta beldurrik gabeko mundu batekin amets egiten du. Biak, elkarrekin, aurkitzen dituzten arazoei aurre egingo diete.

1999

Manolito Gafotas

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

Manolito Gafotas Manolito Gafotas

Koldo Losada

Nagore Aranburu

Belén Cruz

Juanlu Escudero

Javi Barandiarán

Mila Espiga

Pilar Guerra

Itziar Suarez

Olatz Beobide

Sinopsia

Elvira Lindo idazlearen Manolito Gafotas eta bere unibertsoaren pertsonaiek asko harritu gintuzten. Zergatik? Adin guztiko jendearen artean arrakasta izugarria eduki zuelako bere liburuek.

Manolito Gafotas kartela
Estreinaldia

1999ko Azaroa

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Manolito Gafotas

Manolito Gafotas Madrilgo Carabanchel auzoan bizi den ume bat da. Ume gehienen abentura berberak ditu Manolitok, baina berak daukan kontatzeko era da desberdina egiten duena.

Bere gertakizunetan pertsonaia ugari agertzen dira: "El Imbécil" (bere anaia gazte bakarra), ama, aita, aitona, "Sita Asunción" (bere irakaslea) eta abar...

Hamabost pertsonaia desberdin; gure bertsioan, ordea, sei aktorek egingo dituzte heuren paperak, eszenaratze arina eta dibertigarri bat lortuz.

Sariak: Garbi Losada - Premio Txema Zubia 2000, Koldo Losada - Finalista Mejor Actor 2000 - Premio Teatro Rojas, Garbi Losada - Finalista Premio ADE de Dirección 2001, Belén Cruz - Mejor Actriz de Teatro 2002 - Unión de Actores Vascos

1998

Desperrados

Garbi Losada eta J.A. Vitoriak idatzia. Garbi Losadak zuzendua.

Desperrados Desperrados Desperrados

Koldo Losada

Nagore Aranburu

Ana Elordi

Anartz Zuazua

Ana Pimenta

Pilar-Guerra

Sinopsia

2000. urtea iristear dago eta politikoek langabezia jeitsi dela, dena ondo dihoala eta guztiontzako lana dagoela diote. Egunkarien orrietan, ordea, albiste ugari aurkitzen ditugu: "Lan bila nabil", "medikua, neskatila, margotzailea eskaintzen da", "masaia klaseak ematen dira" "etxean lan egitea gustatuko litzaizuke?" edo "zilarra saltzen da".

Desperrados kartela
Estreinaldia

1998ko Uztaila

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Desperrados

Hiri bateko istorioa albiste horietaz osatzen da. Pertsonaia desberdinek parte hartzen dute albiste horietan eta egunero topatzen diren arren, inoiz ez dira ezagutzen. Baina batzuetan, istorio horiek nahasten dira eta korapilo bat egitera irits daitezke.

Telebistako zapping baten modura, Desperrados antzerkiak komeria erara, langabeziaren eta milurteko bukaerari buruz hitz egiten du. Bertan, pertsona desberdinen gertaerak gurutzatzen dira bere bizitzako gertakizun haundienaren inguruan: Guggengheim museoa.

Sariak: Koldo Losada - Mejor Actor de Teatro 1999 - Unión de Actores Vascos, Nagore Aranburu - Actriz Revelación 1999 - Unión de Actores Vascos.

1996

Lamiak

Garbi Losadak idatzia eta zuzendua

Lamiak Lamiak Lamiak

María Dóndiz

Nagore Aranburu

Maite Agirre

Tessa Andonegi

Ana Elordi

Sinopsia

Gaur egungo komeria dugu "Lamiak" ikuskizuna. Sukaldaritza giroan, ikusmen eta entzumenari zuzenduaz gain, usaimena, dastamena eta ukimena garatu nahi izan genuen.

Lamiak kartela
Estreinaldia

1996ko Apirila

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Lamiak kartela

Akzioa igarotzen zen heinean, gure hiru protagonistek zuzenean prestatzen zuten janaria jendeak dastatzeko eskeintzen zuten. Horrekin guztiarekin, festa bat izatea lortu genuen. Musikaz, emozioz eta jakiz betea, historio honetako osagai magikoak ura, gatza edota ogi ore hutsak izanik.

Helduei zuzenduriko ipuina da "Lamiak". Errealitatea begiratzeko ikuspuntu desberdinak dituzten hiru emakume dira protagonistak. Hauen arteko adiskidetasunari esker, logika ez dela mundua mugitzen duen gauza bakarra konturatzen dira.

1996

Robinson Crusoe

Garbi Losadak egokitua eta zuzendua

Robinson Crusoe

Koldo Losada

Sinopsia

1995. urtean gure lehenengo ikuskizuna ekoiztea erabaki genuen, diru- laguntza eta subentziorik gabe. Garai horretan galduta ginen eta horregatik gure ibilbidea Daniel Dufoe-ren eleberri ezagunena, Robison Crusoe ikuskizunarekin hastea pentsatu genuen, marinelaren bakardadea eta kultura desberdinen talkan oinarrituta.

Robinson Crusoe kartela
Estreinaldia

1994eko Abendua

Ekoizpena

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Castellano eta Euskera

Informazio gehiago
Robinson Crusoe

Diru eta publizitate gabe ekoiztu genuen ikuskizuna. Gabezia hori hornitzeko, gure adimena zorrozten saiatu ginen, kanpaina merke eta eraginkorrarekin: itsasoan galdutako mezuarekin. Denbora gutxiren buruan, estatu osoko antzoki programatzaileen artean ospetsu bihurtu zena.

Tabernaz-taberna, ur-botila hutsen bila joan ginen. Behin garbituz gero, barruan laguntza mezuak sartu genituen; Robinson-ek itsasora jaurtitako mezuaren antzera.

Mezu horrek -bai Robinson-ek bidalitakoa baita gureak ere- arrakasta handia izan zuen. Ikuskizuna kontratatzen hasi ziren eta guztira, 115 emanaldi egin genituen.