Emotikon

Ekoizpena 2009

Ados Teatroa

Zuzendaritza

Garbi Losada

Hizkuntza

Euskera eta Gaztelera

Sinopsis

Emotikon sentimen abentura bat da. Errealitatea “ikusteko” beste era bat. Zuntz arkitektura gune baten barruan antzerki esperientzia bat proposatzen digu Emotikon ikuskizunak. Argirik gabeko unibertso baten barnean murgiltzen gaitu, ikusmenean oinarritutako begiratzeko modua aldatzera bultzatu araziz.

Emotikon-ek entzumen, usaimen, dastamen eta ukimen sentsazioetan barneratzen gaitu, gizaki guztiok garunean barneratuta dauzkagun oinarrizko emozioen bila. Munduaz berriro jabetzera behartzen gaitu. Nor bere zentzuen jakinaren gainean jartzen gaitu, bakoitzaren barnealdera garraiatu araziz.

Nazioarteko Festibalak: 2009 Leioako Umore Azoka, Festival TAC de Valladolid, Fira de Tarrega eta Molina de Segura. 2010 Festival Rompeolas – Donostia, FITEI (Oporto), Santander-Cursos de Verano-UIMP eta ARCA-Aguilar de Campóo. 2011 Greenwich & Docklands Festival – London.