Intocables

Antzezleak

Roberto Álvarez

Iker Lastra

Begoña Maestre

Jimmy Roca

Malcolm Treviño-Sitté

Ekoizpena 2019

Ados Teatroa eta Pentación Espectáculos

Ekoizleak

José Antonio Vitoria eta Jesús Cimarro

Zuzendaritza

Garbi Losada

Bertsioa

Garbi Losada eta José Antonio Vitoriaren bertsioa

Olivier Nakache eta Eric Toledanoren "Intouchables" filman oinarriturik.

Hizkuntza

Gaztelera

Istorio lazgarria, hunkigarria, itxaropentsua eta dibertigarria

Benetako historia da, Phillipe Pozzo di Borgoren “Le Second Souffle” lan autobiografikoan jasoa, parapente istripu baten ondorioz tetraplegiko geratu zen aberats aristokrata eta negozio-gizon frantses bat. Memoria horiek istripuaren ondoren izandako bizipenak eta berarekin zerikusirik ez duen gizon batekin, Abdel Yasmin Sellourekin, duen harreman harrigarria kontatzen dute. Haien esperientziaren bidez, denok sentitzen dugu gure beldurrak eta mugak gainditzeko eta hobeak izateko indarra.

Bi “ukiezinen” istorioa da, bata ezgaitasunagatik, bestea gizarte-mailagatik, eta horretan oinarritu ziren Olivier Nakache eta Eric Toledano “Intouchables” film txalotua egiteko.

Izenburua Indiako kastarik baxueneko kideei egiten die erreferentzia, inork ezin du haiekin harremanik izan. Hori da bi pertsonaiek komunean duten gauza bakarra: baztertuak direla (hori bai, hainbat arrazoirengatik). Lanak erakusten digu beste horiek, “besteek”, benetan lagun diezaguketela. Eta laguntza hori, bitxia badirudi ere, banatzen gaituzten desberdintasunetatik datorrela batzuetan.

Desengainatutako garai batean, “Intocables” ek itxaropena, umorea eta gizakiarengan fedea transmititzen ditu.

Elkar ezagutzeko prozesuan, bi “ukiezinek” lan-akordio batetik haratago doan harremana ehuntzen dute, lagun banaezin bihurtzeraino. Ustekabeko adiskidetasun, ustezko gertagaitz zein behin betikoa. Eta bi mundu horien aurkakotasunetik, haien elkarbizitza xelebrekeriatik, modu naturalean sortzen dira samurtasuna eta komedia.