'El baile de los años'
Giza Eskubideak Eszenara 2018
Ekoizpena 2018
Ados Teatroa
Zuzendaritza Eszenikoa
Garbi Losada
Proiektu Diseinua
Jose Antonio Vitoria
Egonaldi Artistikoa
Barañain Auditorioa

Hizkuntza
Gaztelera
Website
2018 Dossierra
Gizartean adindun pertsonen presentzia aldarrikatu nahi dugu.
Ikuskizun
Inklusiboa

Espainiako antzoki, Auditorio, Zirkuito eta Festibalen Sareak GOMENDATUTAKO IKUSKIZUN INKLUSIBOA.
Laguntzaileak

Obra Social "la Caixa"en ART FOR CHANGE programak lagundurik.

- 'El baile de los años', dantza garikide ikuskizun bat da, Becky Siegel (Konmocion Elkartea) koreografoak eta Garbi Losada zuzendariak, Barañain Auditorioan egonaldi artistiko baten ondorioz sortutakoa.
- BELAUNALDIETAKO PROIEKTU batean datza, hiru belaunaldietako dantzariak (10 eta 82 urte bitarteko haur eta gazte, heldu eta pertsona nagusi) elkarlanean ipiniaz, pertsona nagusiek gizartebazterketa ez jasateko eskubidean sentsibilizatuz.
- 2018ko Huesca-ko Feria-n parte hartzeko aukeratutako ikuskizuna izan da.
GIZA ESKUBIDEAK ESZENARA METODOLOGIA:
- Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sentsibilizatu eta zabaltzeko, sormen artistikoa erabiltzen duen lan prozesua (Work in progress) da.
- Arte Eszenikoak gizartea eraldatzeko erabiltzen ditugu, Giza Eskubideen inguruan hausnarketa prozesu bati bide emanez.
- Prozesuan zehar, Giza Eskubideekin konprometituta dauden eragile eta elkarte sare egonkorra sortu dugu.
- Gure inguruan sortutako inpaktua maximizatzeko sare sozialak eta teknologia berriak erabili ditugu.
- Entseguak kolektibo eta elkarteentzako irekiak izango dira, eztabaida prozesu bat sustatzeko asmoz, lanaren ardatza, belaunaldien arteko interakzioa izanik.
- Prozesua ikuskizun oso bat ekoiztuz burutuko da, non aktoreek eta kaleko jendeak parte hartuko duten, dramaturgia bizi eta aldakor batekin, prozesuan bertan sortutako esperientziak oinarri izango direlarik.
- Behin prozesu kreatiboa (Work in progress) burututa, ikuskizuna leku desberdinetan erakutsiko da.