
Ane Gabarain

Dorleta Urretabizkaia

Sara Cozar

Vito Rogado
Maitasunaren ostean maitasuna
2014
Ekoizpena 2014
Ados Teatroa
Hizkuntzak
Euskara eta Gaztelera

Sariak
Donostia Saria, Antzerkilan Onena 2015
Ercilla Saritan Finalista 2014
J.M. Rodero Publikoaren Saria 2014. Torrejón de Ardozeko emakume zuzendarien lehiaketan eta lehiaketako bigarren saria.
Versión en Castellano

Dora Salazar artistaren lanaren berrikuspen eszeniko bat

Garbi Losadak idatzi eta zuzendutakoa
Izaera narratzaile sakona duen obra plastiko bat da
Maitasunaren ostean, maitasuna, oinarritzat Dora Salazar artistaren iruditeria duen Garbi Losadaren sorkuntza bat da. Izaera narratzaile indartxua, baita antzertiarra ere, duen lan bat da. Garbi Losadak planteatzen duen dramaturgia Dora Salazarren unibertsoaren berrikuspen aske eta subjetibo bat da, izaera pertsonal argia duen proiektu batetan (pertsonala baino, multipertsonala, bi baitira filtroak: artista plastikoarena eta dramaturgoarena).
Era honetan, Garbik bere bizipenak gehituko dizkio Dorak eskainitako narrazio piktorikoari (berniza geruzak gehituaz), berriz ere interpretatuaz, unibertso hau (bere unibertsoa gutxienez), bizitzarekiko ikuspuntu hau (bizitzaren ikuspuntu bat behintzat) bi artisten artean kontatu nahian. Baina lau eskuz sortua, elkarlan estuan, prozesua elkarren eskutik eginez.
Proposamen honekin, hiru ahotsetan planteatzen du Garbik maitasun istorioa, panpin errusiarrak bailira kontatua, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen, eta honek beste bat... Iragana eta etorkizuna elkarri lotzen zaizkio, Dora Salazarren lana oinarri harturik, istorio hau ikuslegoarekin batera ekartzeko gogora.