
Ramon Agirre

Joseba Apaolaza

Klara Mendizabal
Lu eta Le
2016
Ekoizpena 2016
Ados Teatroa
Hizkuntza
Euskaraz soilik


Donostia2016 Europako Kultur Hiriburua bultzatuta (bakearen itsasargia programa kulturala).

Bernardo Atxagak idatzia
eta Juan C. Perezen musika

Garbi Losadak zuzendutakoa
Heriotzarekin lotura handia
izan zuten biek bizitza osoan zehar
Lourdes Iriondo (LU) eta Xabier Lete (LE) Ez dok amairu kolektiboaren parte izan ziren, 1966 eta 1972 urte bitartean, euskal kultura berreskuratu eta berritu nahian jaiotako mugimendu kultural abangoardista.
LU berebiziko emakumea izan zen, abeslaria, idazlea, "Euskal Herriaren nobia" izendatu zuen Gabriel Aresti-k. LE-k, kantautorea izateaz gain, obra poetiko nabarmena erein zuen 2008 urteko Kritika Saria jasotzeraino.
Baina, aldi berean, heriotzarekin lotura handia izan zuten biek bizitza osoan zehar. 1985 urtean LE-ri tratamendu eta sendabiderik ez zuen digestio aparatuari eragiten zion sindrome genetiko bat azaldu zitzaion. LU-k ere hemezortzi urtetatik, balbula aldatzeko hainbat operazio izatera behartu zuen bihotzeko gaitza zuen, estenosi mitrala.
'Lu eta Le', umore kutsu sotilaz, bi protagonistak seduzitu nahian baina eurak gogor eutsiko dioten Herioarekiko harremanaz mintzo da. Baina egun batean Herioak halabeharrez jaso egingo ditu.