Ados Teatroa - Antzerki Konpainia

Igel euria

Lierni Fresnedo

Lierni Fresnedo

Isidoro Fernández

Isidoro Fernández

Ion Sagarzazu

Ion Sagarzazu

Sandro Iaboni

Sandro Iaboni

Igel euria

Kartelean

Ekoizpena 2019

Ados Teatroa eta Acrónica Producciones

Testua

Garbi Losada, Mikel Bernues eta Jose Antonio Vitoria

Hizkuntza

Euskera eta Gaztelera

Igel euria kartela

Gaztelerazko bertsioa

Lloviendo ranas (2019)

Igel euria

Sorkuntza laborategian oinarrituta: 'Que nadie camine por mi mente con los pies sucios'

Garbi Losada

Garbi Losadak
zuzendutakoa

Desoreka mentala diagnostikatuta duten
eta ez duten 4 pertsona eszenan

Igel Euria haize bortitz eta tornadoek eragindako fenomeno meteorologiko bat da, batzuetan euri zaparradekin batera gertatzen dena. Haize hauen ondorioz animaliak bat-batean korrontean harrapatuta geratzen dira eta honek distantzia handira arrastratzen ditu. Indarra ahultzean igelak jausi egiten dira.

Desoreka mentala fenomeno hori bezalakoa izan daiteke, ohartarazi gabe harrapatzen zaituena. Igel horietako asko, lurraren kontra talka egitean, hil egiten dira. Baina batzuk bizirauten dute, beren putzutik urrun, mundu arrotz batean...

'Lloviendo ranas / Igel euria'-ren dramaturgia bi ildo paraleloetan garatuko da. Gaixotasun mental bat pairatzen duen fikziozko pertsonaia baten istorioa kontatuko dugu, lehenengo sintometatik orainaldira bidaiatuko dugu, bere desorekaren prozesua islatuz: ukapena, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, humorea, errebeldia...

Pertsonaia guztiek edukiko dute ahotsa, baina, batez ere, protagonistaren bizitza pertsonalaren gain jarriko dugu arreta. Akzioa protagonistak bere buruaz beste egin behar duen unean hasiko da, hortik aurrera, bere bizitzan murgilduko gara, flash back-en bitartez. Honela, bidaia oniriko eta surrealista batean, emozio desberdinetatik igaroko gara, dramatik komediara eta melodramara.

Bi plano hauek, iragana eta orainaldia, etengabe nahastuko dira antzezlanean zehar, batetik bestera naturaltasunez igaroz eta beti protagonisten momentu bitala jarraituz. Barre eta negar egingo dugu gure istorioaren protagonistarekin, bidaia emozional eta, batzuetan, surrealista batean. Bidai honen amaierak antzezlanaren lehenengo unera garraiatuko gaitu. Bere buruaz beste egingo al du? Zalantza hori ebazpenik gabe geratuko da. Gu ez gara inor hau epaitzeko. Bere erabakia da. Gurea berriz, bera entzutea da.

Fikzioa egiazko testigantzaz zipriztindua dago, batzuk zuzenean ikusiko ditugu eta besteak grabazioen bitartez. Hauek tramarekin bat egingo dute, etenik sortu gabe, narrazio bakarra osatuz eta aniztasun mentala duten pertsonen izaera aldarrikatuz: pertsonak dira gaixoak izan aurretik.

Igel euria
Lloviendo ranas
Lloviendo ranas
Lloviendo ranas
Igel euria
Lloviendo ranas
Igel euria
Lloviendo ranas