Ados Teatroa - Antzerki Konpainia

Figuranteak

Mikel Laskurain

Mikel Laskurain

Asier Hormaza

Asier Hormaza

Carlos Zabala

Carlos Zabala

Zuzendaritza

Figuranteak

2014

Ekoizpena 2014

Ados Teatroa

Hizkuntzak

Euskara eta Castellano

Figuranteak kartela

Gaztelerazko bertsioa

Figurantes (2014)

Figuranteak

"Stones in his pocket",
Marie Jones-en obraren egokitzapena

Carlos Zabala

Carlos Zabalak
zuzendutakoa

Antzezlanak zinema negozioaz baino, bizitzako negozioaz hitz egiten du

"Euskal Herria sakoneko" herrixka baketsu batetako bizimodu lasaia kolpetik aldatuko da zinema ekoizle bat "euskal zaporea" topatu nahian (jatorrian irlandar herrixka batean ekoizturiko errodajea erretratatzen zuen) aurrekontu handiko filma grabatzera etorriko denean.

Errodaje talde honen etorreraz geroztik, egoera zoro eta dibertigarri aunitz emango dira, pelikulako bi figuranteren begietatik ikusiko ditugunak, herrixka lasai horretako bizimodua egun batetik bestera goitik behera aldatuaz. Bi estra hauek, istorioko protagonistak biak, bi gizon arrunt dira, famatu izateagatik deabruari euren arima saltzeko gai izango direnak.

Sasi-aktore hauek bilakatuko diren pertsonaia guztien bitartez (hogei bat inguru), hainbat egoera desberdinen bidez, zinema eta itxurakeriaren munduak kaleko pertsona arruntengan duen eragina ("herria" deritzona) ikusiko dugu, eta batez ere, bizi garen gizarte honetan sortzen diren hierarkiak azaleratuko dira, pertsonon tratua mailaketa honetara nola mugatzen den.

Azken batez, antzezlanak zinema negozioaz baino, bizitzako negozioaz hitz egiten du, eta baita biziraun beharrak, pertsonon duintasun eta ametsei nola eragiten diguten ere.

Figuranteak
Figuranteak
Figuranteak
Figuranteak