Giza filmoteka

Giza Eskubideak Eszenara 2024

Kartelean

Ekoizpena 2024

Bidebitarte Kooperatiba eta Ados Teatroa

Zuzendaritza

Jose Antonio Vitoria

Sormen-prozesu bat, nahi ez den bakardade-egoeran dauden pertsonekin.

Hizkuntza

Euskera eta Gaztelera

Gaztelaniazko bertsioa

Filmoteca humana / Giza filmoteka proiektua nahi gabeko bakardadea jasaten duten pertsonen inguruko mikro-dokumentalak sortzea du helburu. Edozein adinetako pertsonak izan daitezke, bai landa inguruneetan, bai hirietan. Haien iritziak eta egoerak kontuan hartuta, pertsona bakoitzak 5 minutuko pieza bat sortzen du, bere egunerokotasuna eta munduaren inguruko ikuspegia islatzen duena.

Ondoren, mikro-pieza hauek erabiliz, nahi gabeko bakardadea eta gizarte-bakartzea lantzen dituzten proiekzio eta elkarrizketa saioak antolatzen ditugu. Pieza hauek oinarri hartuta, ‘52 hercios / 52 hertz’ antzerki-espektakulua ere sortu da.

Nahi gabeko bakardadea arazo larri bat da gizarte industrializatuetan. Isilpeko pandemia bat da, bost pertsonatik batek jasaten duena, eta eragina du bai landa inguruetan bai hirietan, adin guztietako pertsonei, osasunari eta bizitzaren kalitateari kalte handia eginez.

Filmoteca humana / Giza filmoteka ‘Oihartzuna / El eco’ proiektuaren parte da eta helburu du nahi gabeko bakardadea murriztea, kultura sortzailea erabiliz pertsona horien egoera hobetzeko.

Sormenaren bidez, hauei ahots propioa ematen saiatzen gara, eta ahalduntze prozesuak eta pertsonalki hobetzeko aukerak sustatzen ditugu.

Gizartean zabaltzen ditugun saioekin, elkartzeko eta elkartrukatzeko espazioak sortzen ditugu, eta sormenaren garrantzia aldarrikatzen dugu bizitzako edozein faseetan ongizatearen mesedetan.

Derechos Humanos a Escena - Giza Eskubideak Eszenara 2016an sortutako lan-ildoa da, eta kultura-sorkuntza partekatuaren bidez gizarte-aldaketa sustatzea du helburu. Sormen-prozesuak garatzen ditugu (ikuskizunak, dokumentalak, erakusketak), bazterketa-arriskuan dauden kolektiboekin zuzenean eta berdintasunean lan eginez.

"Work in progress" lan-metodologia baten bidez, gizartea hobetzea bilatzen dugu, sormena jardute zuzen bezala erabiliz, kolektibo horiei "ahotsa emanez", eta, aldi berean, normalean gizartearen "radarretik kanpo" dauden arazoez sentsibilizatzen dugu ikuslea.

Ados Teatroa
Pribatutasunaren sarrera

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile esperientzia onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta gure webgunera itzultzean zu ezagutzea eta gure taldeari webguneko zein atal interesgarri eta baliagarri iruditzen zaizkion ulertzen laguntzea bezalako funtzioak betetzen ditu.